Mende berria hasi berria zela, emakume ekintzaile batek modako denda bat irekitzea erabaki zuen Berrizen (Bizkaia). Ordutik milaka bezero igaro dira, ehunka aldaketa izan dira eta negozioa modu esponentzialean handitu da, Pepe Jeans, Lois edo Massana bezalako markekin lan egitera iritsi arte, beste askoren artean. Hala ere, merkataritzaren misioa ez da aldatu lehen egunetik; tratu pertsonala ematea eta aldi berean kalitate-prezio onena duten produktuak eskaintzea.

Denda fisikotik online dendara

Online denda irekitzearekin batera, “Asibar Arropak” dendan, teknologia berrietara egokitu gara, gure betiko bezeroengandik hurbilago egoteko eta gurekin bat egin nahi dutenei atea irekitzeko. Online dendak gure hasierako balioak mantentzen ditu eta eskaintzen diren artikuluak bat datoz establezimendu fisikoarekin. Horrela, tokiko denda baten zerbitzua, mundu digitalera daramagu.